| has gloss | eus: Peerajärvi aintzira (iparraldeko samieraz: Bearajávr), Enontekiö udalerri finlandiarreko aintzira bat da, Suediako mugan kokatua. Käsivarsi Eremu Basatiaren mugan dago, Lappi lurralde osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatiaren mugan hain zuzen; aliotak, antzarak, elur-hontzak, kaskabeltz handiak, marikoi buztanluzeak eta txontak dira esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk . Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago; hala nola, azeri artikoak, elur-orein basatiak, eper zuriak, erbinude zuriak, ipar-katamotzak, jatunak, lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak . |